Garesko "Arrapo de monte y sus Mariatxis" desegin eta gero, Patxi Castellano eta Roberto Urrozek proiektu berri bat egitea erabakitzen dute, eta gerora "non nahi" taldea izango den lehenengo formazioa osatzen dute poliki poliki: Patricia Etxarren ahotsan, Eva Gaztelu kitarran, Patxi Ganuza baxuan, Xabi arakama saxoan, Aintzane Urroz teklatuan, Patxi Castellano Tronpetan eta Roberto Urroz baterian. 2008aren Apirilan Garesko euskalgazte egunan beraien lehenengo kontzertua ematen dute. 2009an Belen Lasterra (trompeta), Oliver Jaurrieta (kitarra) eta, Aldert (bibolina) elkartzen dira eta, 2011 arte, kontzertuak ematen jarraitzen dute.
Urte horretan taldekide batzuk aldegiten dute eta taldea desegiten da. Hala ere 2011n Antsoainen egiten duten "otsoaren abestiak" bilduman 2 abesti grabatzen dituzte eta 2012an beraien lehenengo diska ateratzen dute: "non nahi 2012" .
Roberto Urrozek proiektuarekin jarraitzea erabakitzen du eta berarekin batera Aintzane, Eva eta Oliver animatzen dira, taldea osatzeko Jabi Navarro baxuan eta Amaia Dominguez Teklatuan sartzen dira ere.
Formazio horrekin 2013an Biurrungo Aversace festibalean beraien lehenengo kontzertua ematen dute: Beraien estiloa Rockeroagoa bihurtzen da eta abestiek beste nortasun bat hartzen dute.
2014ean "Euskeraz bizi eta ikasi nahi dut" bilduman "musika" abestia sartzen dute El drogasen laguntzarekin. 2015ean bilduma horren bigarren CD bat kaleratzen da eta horretan "Bihar ez da existitzen" abestia sartzen dute Yosi, Los suaveseko abeslariaren laguntzarekin. Urte bukaeran beraien bigarren diska aterako dute, "Hemen gaude" izenekoa. 2016an Eva Gazteluk taldea utziko du ta bere ordez Jaime navarro sartuko da. 2017aren hasieran "Piztiak hil dituzten piztiak" izenburu bezala daraman diska aurkeztuko dute.
2018an beraien lehenengo bideoklipa kaleratuko da: "Egia hil da" abesti berriarekin.
2018 bukaeran Amaiak taldea utziko du.
2019an abesti berriak sortzen...
Ahotsa: Aintzane Urroz, Roberto Urroz
Bateria: Roberto Urroz
Kitarra: Oliver Jaurrieta
Teklatua: Aintzane Urroz
Baxua: Javi Navarro
Kitarra: Jaime Navarro